Speaker: José Luis

Basque language wiki ethnologue
Language isolates wiki
Latin script scriptsource
Roman Catholic Church wiki

Sign of the Cross

Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean. Amen

Lord's Prayer

Gure Aita zeruetan zirena, saindu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun huntako ogia. Barkatu gure zorrak guk ere gure zorduner barkatzen diegunaz geroz. Eta ez gu tentaldirat ereman, bainan atera gaitzazu gaitzetik. Amen

Hail Mary

Agur Maria, graziaz betea, Jauna da Zurekin. Bedeinkatua zara zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko frutu Jesus. Santa Maria, Jainkoaren Ama, erregutu ezazu gu bekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan. Amen

Gloria Patri

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen

Apostles' Creed

Sinesten dut Jaungoiko Aita ahalguztidun, zeru-lurren Egilea. Sinesten dut Haren Seme bakar Jesukristo gure Jauna, Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena, Pontzio Pilatoren manpean nekaldua, gurutzean iltzatua, hila eta hobiratua izan zena, infernuetara jaitsi eta hirugarren egunean hilen artetik biztu zena, zeruetara igo eta Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena, handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena. Sinesten dut Espiritu Santua, Eliza santu katolikoa, santuen elkartasuna, bekatuan barkamena, haragiaren biztuera eta betiko bizitza. Amen